“Aldaketarengatik etsita dauden pertsonaia sortu nahi ditut.”

BIOGRAFIA

Kolonbian jaiota, Tanya De Roberto, Guildford-en hazi zen, Londresetik 40 km. hego-mendebaldera dagoen hiri baten. Tanyak, ume txikitatik adierazi zuen bere interesa arte dramatikoarengatik, istorio motzak, bere ikastetxean aurkeztuko lituzkeen antzerki-sketchei, moldatuz. Bere bigarren hezkuntza egiten zuen bitartean, geroago arte eszenikoetan ikasketa sakonagoak garatzera eramango lukeen asteroko interpretazio-klasera zihoan. Aktore bezala garatu da, Ingalaterran, Guildford-en St.Catherine’s Drama Studio-an, teknika desberdinak esploratuz; Kolonbian, Bogotako Escuela Estudio XXI Eskolan; Espainian, Sevillako Viento Sur Teatroan; aurrerago, Bernard Hiller, Los Angeles-eko aktoreetako entrenatzailearekin, eta baita Madril, Erroma eta Londresen egindako beste ikastaroetan ere.

Hainbat telebista-serietan parte izan da, eta Espainian eta Kolonbiako zinema eta antzerki-ekoizpenetan parte hartu du. Goenkale, iraupen luzeko euskal seriea, telebistako bere lan berrienen bat da, hiru urtetan zehar parte izan zena, 2015eko bere behin betiko amaierara arte. Zineman, Tanya-k, Jose Mari Goenaga-ren zuzendaritzapean lan egin du (Sintonia, 2005; 80 egunean, 2008; Renovable, 2016); Juanma Bajo Ulloa (Frágil, 2003); Sebastián Cordero (Rabia, 2007); Jon Garaño (On the Line, 2006); Aizpea Goenaga (Sukalde Kontuak, 2009); Sergio Barrejón (La Media Pena, 2010); Antonio Hernandez (Matar el tiempo, 2015); eta Lander Camarero (Our Old Man and the Sea, 2016).

Esperientzia sendoa lortu zuen Kolonbian, Estudio XXI Kamera Antzoki Konpainian eta, hemen, parte hartu zuen moderno eta garaikide dramagile lan marko zabalean, hala nola William Shakespeare, Molière edota August Strindberg. Eugene Ionesco eta Harold Pinter besteak beste. Beste antzerti-ekoizpenen artean, aipa dezakegu Edurne Rodriguez-en Emakumeak gor-gori, gaztelaniaz eta euskaraz antzeztua eta Agerre Teatroa-k produzitutakoa, bi urtetan zehar Espainiatik biran egin zuenak. Tita interpretatu zuen ere, Laura Esquivel-en Como agua para chocolate gidoi eta eleberri antzerki-egokitzapenean, Espainiako lurraldetik viran, hiru urtetan zehar. Bere interpretazioa oso kritika onak jaso zituen.

Beste ekoizpen batzuk hauek dira: Arthur Schnitzler-en La Ronda (2007), Madrileko Arte Ederrak Antzokian; Tutto il Mondo è Palcoscenico (2008), Italian, Erroman antzeztua, dell’Angelo Antzokian eta Cinema Irla-n; eta No me hagas daño (2010), Tanttaka Teatroa-k produzituta, Espainiako antzoki nagusietan aurkeztua.

Tanya-k, kreazio proiektu eta ekintza ugarietan parte hartzen duen bitartean, beste diziplinetaz gozatzen du ere, adibidez, gidoi-idazte eta zine-errealizazioekin lotuak dauenak, London Film Academy-an garatuak. Klake dantzatzen du, Larraitz Ugartemendia koreografoaren zuzendaritzapean. Eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Zuzenbide gradua ikasten du, interes handikoa bere ikus puntutik, bere pertsonai-sorreran eta baita gidoi-istorioak idazmenetan, alderdi sozial desberdinak aztertzea lagatzen diolako.

Andrazko aktore onenaren saria irabazi zuen, AIFF-ean (2011tan) eta baita Italian ere, 2012ko Valpolicella-ko Nazioarteko Zinemaldian, La Media Pena-ko rolagatik. Espainian, 2006ko Badalonako Nazioarteko Zinemaldian eta baita 2005ko Zinebi-an ere, beste sari batirabazi zuen, oraingoan, Sintonia filmeagatik. Euskal Aktore Hobeari emandako saria jaso du ere, Begibistako Film Labur Zinema Jaialdian (2008), Alimañas filmean garatutako rolagatik.

Tanya De Roberto - Actriz